JANGELAK
Saretxo jatetxeak bi jantoki handi ditu, bata 65 lagunentzat eta bestea 150entzat, oso egokiak edozein ospakizun egiteko: komunioak, bataioak, enpresa bazkariak… Gure berezitasuna haragiak eta arrainak parrillan prestatzea da, batez ere txuletak. Kartan garaiko produktuak aurki ditzakezu: Tolosako babarrunak, entsaladak baserriko produktu freskoekin eta ehiza.