Txikigolfa
Arratsalde dibertigarria pasa nahi baduzu zure umeekin, etorri gure Txikigolfera. Bertan, golf zaletu eta ez hain zaletuek golf kirolaz gozatu dezakete, eta momentu on bat pasa.
UDAKO ORDUTEGIA:
Astelehenetik Larunbatera: 16:00-21:00 / Igandeak: 12:00-14:00 eta 16:00 -21:00
Astearteak itxita
PREZIOA: 5€ (haur eta helduak)
INGURUMENA
Inguruan honako leku hauek bisita ditzakezu:
Hernaniko erdigunea, antzinako harresi, kale eta eraikin interesgarriekin. Kilometro gutxira Donostiako hiria dago. Chillida-Leku museoan, Eduardo Chillida eskultorearen lanak ikus daitezke. Galarretako Jai Alai frontoia ere hortxe dago. Espezialistentzat euskal kirolaren jauregia da. Saretxo jatetxetik hainbat ibilbide egin daitezke, Santa Barbara mendiaren magalean kokatuta dagoelako. Santa Barbara mendixka ezaguna da, besteak beste, eskalatzea gustuko duten kirolarientzat, kareharrizko paretak dituelako, oso egokiak, eskalada praktikatzeko.